Barrokoa XVI. mendearen bukaeran hasten da, eliza katolikoaren Kontraerreformak mugimendu erlijioso, politiko eta kultural berri bat eragiten duenean, eta XVIII. mendearen hasiera arte irauten du. Musikari dagokionez, berriz, bere hasiera garai berdinean kokatzen bada ere, bukaerarako data zehatz bat ematen da, 1750a, Johann Sebastian Bachen heriotzaren urtea.
Katolikoak eta protestanteak banatu ondoren sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek eragindako egoera ekonomiko txarrak aro honetako gizarte-egoera okertu zuten, eta musikan ere aldaketa garrantzitsuak izan ziren. Kontraerreformako elizgizonak musika ideiak indartzeko eta kristauengan eragina emozionala izateko tresna garrantzitsua zela ohartu ziren. Honela, errealitate gogorrari aurre egiteko, konposizioei kutsu dramatiko, goratu eta emozionala eman zitzaien.
Garai horretan, bestalde, monarkia absolutistek musika herritar xeheen aurrean garrantzitsuago agertzeko erabili zuten.
Barrokoan musikari handiak sortu ziren. Garrantzitsuenak:
-Italian: Claudio Monteverdi (1567-1643), Tomaso Albinoni (1671-1750) eta Antonio Vivaldi (1678-1741). -Alemanian: Johann Pachelbel (1653-1706), J. Sebastian Bach (1685-1750) eta Frederik Haendel (1685-1759). -Ingalaterran: Henry Purcell (1659-1695) eta Frederik Haendel (1685-1759). -Frantzian: Francoise Couperin (1626-1661) eta Marc-Antoine Charpentier (1634-1704).
Barrokoan, musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen, eta, leku pribatuetan entzutetik, era publikoan antzoki handietan entzutera pasatu zen. Musikak interes handia piztu zuen, eta poetak zein idazleak garaiko astekarietan kritika espezializatuak egitera bultzatu zituen. Genero berri bat ere agertu zen, gainera: opera. Barrokoan, opera ahots-musika profano gorena izan zen. Genero musikal honen izar handiak kastratoak izan ziren.
-Ariketak:
Barrokoan errealitate gogorrari aurre egiteko, musika konposizioei ez zitzaien kutsu dramatikoa eta emozionala eman: Egia ala gezurra.
J. S. Bach musikari barrokoa da: Egia ala gezurra.
Vivaldi, Bach eta Haendel musika barrokoaren ordezkari bikainak dira. Esan ezazu nork konposatu zituen musika lan hauetako bakoitza: "Lau urtaroak" (.........................), "Mesias" (.............................) eta "Brandenburgoko Kontzertua" (.......................................).
Johann Sebastian Bach eta George Friedrich Haendel musikariak egun batzuetako aldearekin jaio ziren: Haendel otsailaren 23an eta Bach martxoaren 21ean, biak 1685. urtean, Alemaniako bi herritan. Haien bizitzak, ordea, oso desberdinak izan ziren eta testuinguru ezberdinetan garatu ziren. Aztertu eta alderatu bien biografiak.
Musika Barrokoan
Barrokoa XVI. mendearen bukaeran hasten da, eliza katolikoaren Kontraerreformak mugimendu erlijioso, politiko eta kultural berri bat eragiten duenean, eta XVIII. mendearen hasiera arte irauten du. Musikari dagokionez, berriz, bere hasiera garai berdinean kokatzen bada ere, bukaerarako data zehatz bat ematen da, 1750a, Johann Sebastian Bachen heriotzaren urtea.
Katolikoak eta protestanteak banatu ondoren sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek eragindako egoera ekonomiko txarrak aro honetako gizarte-egoera okertu zuten, eta musikan ere aldaketa garrantzitsuak izan ziren. Kontraerreformako elizgizonak musika ideiak indartzeko eta kristauengan eragina emozionala izateko tresna garrantzitsua zela ohartu ziren. Honela, errealitate gogorrari aurre egiteko, konposizioei kutsu dramatiko, goratu eta emozionala eman zitzaien.
Garai horretan, bestalde, monarkia absolutistek musika herritar xeheen aurrean garrantzitsuago agertzeko erabili zuten.
Barrokoan musikari handiak sortu ziren. Garrantzitsuenak:
-Italian: Claudio Monteverdi (1567-1643), Tomaso Albinoni (1671-1750) eta Antonio Vivaldi (1678-1741).
-Alemanian: Johann Pachelbel (1653-1706), J. Sebastian Bach (1685-1750) eta Frederik Haendel (1685-1759).
-Ingalaterran: Henry Purcell (1659-1695) eta Frederik Haendel (1685-1759).
-Frantzian: Francoise Couperin (1626-1661) eta Marc-Antoine Charpentier (1634-1704).
Barrokoan, musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen, eta, leku pribatuetan entzutetik, era publikoan antzoki handietan entzutera pasatu zen. Musikak interes handia piztu zuen, eta poetak zein idazleak garaiko astekarietan kritika espezializatuak egitera bultzatu zituen. Genero berri bat ere agertu zen, gainera: opera. Barrokoan, opera ahots-musika profano gorena izan zen. Genero musikal honen izar handiak kastratoak izan ziren.
-Ariketak:
-Loturak (bideoak eta artikuluak):
-Arkaitzen gogokoak: